SA-2014-kronika-uztailak-27
SA-2014-kronika-uztailak-27
Goizean esnatu eta DBHkoak Laguardian genituen eta LHkoak San Asension. Bi taldeek beren programazioko ekintzak aurrera eraman dituzte, eguraldia lagun izan dugula.
Gaur arratsaldean jada bi taldeak elkartu eta eukaristi ospakizuna izan dugu. Denon artean prestaturikoa eta denon parte hartzearekin aberastua izan da.
Gauez, "Furor" gaubela izan dugu eta emozioz beteriko gaubela izan da, oso politte! Neska-mutilak gustora daude eta hori antzematen da.
Orain, azken txanpan sartzen gara. Disfrutatzeko parada ezin hobea.
Muxu handi bat San Asensiotik. Muaaaaaaa!