Gaur goiz esnatu gara… ikusten da oraindik
ere nahiko indar ekarri ditugula etxetik eta lo egiteko gogo gutxi dauzkagula
oraindik… gainera eguna goiz goizetik aprobetxatzeko gogotan gaude… bihartik
aurrera ziur askoz gehiago lo egiten hasiko direla… Gosaria (ogia, gailetak,
mermelada, gurina, zumoa, kolakaoa, esnea, yogurra…) bikaina!
Taldeekin hasi gara, jada badakigu zein
lagunekin eta begiraleekin dagokigun talde berdinean, hamar egun hauetan egingo
ditugun ekintzatarako. Denak pozik, denetan lagunak baititugu. Taldeak ezagutu
ondoren, bai DBHkoak eta bai LHkoak olinpiadak izan dituzte.(Futbola,
frontenisa, brileta,...) Eguerdi partean, igerilekura joan gara eta bertan
gustora freskatu gara, goxo-goxo bazkaldu baino lehen (gaur bazkaltzeko,
patatas a la riojana eta korketak eta "albaricoque" izan ditugu…)
Arratsaldez, tailerra izan dugu. Gaur
taldeko ezaugarriak egiteko garaia zen. Taldeko koilarea, taldeko izena asmatu,
kartela egin eta gaueko ikuskizunerako emanaldia prestatu. Izugarriak benetan!
Honen ondoren, piszina eta dutxa orokorra izan dugu… hor jeitsi dira afaltzera
denak usain goxo, garbi eta elegante… Beasaindar poxpolin eta eleganteak ditugu
udaleku honetan. Afaltzeko, makarroiak eta pizza paregabeak izan ditugu, postre
moduan, yogurta.
Gauean, gaubelan, talde bakoitzak
prestaturiko ikuskizun politetaz disfrutatzeko aukera izan dugu. Benetan, zein
gauza politak eta orijinalak prestatu dituztenak gure neska-mutilak, artistak!
Eta orain lo egitera… hor daude ondoloin eta ondoloin artean… egunari agur
esaten. Gaur bizi izandako guztiekin amets egiten ziur gaua ere zorontsu izango
dugula… Ondoloooooooin!!!! Muaaaaa!!!