Uztailak 29 KRONIKAK

Gaurko goizeko ekintza garrantzitsuena, Davalilloko gaztelura egin dugun ibilaldia izan da. Hona hemen, ondoko bideoan, egin dugun bidaiaren arrasto bat,...
La actividad más importante de la mañana de hoy ha sido, la excursión al castillo de Davalillo. He aquí, en el siguiente video, un fragmento de la caminata que hemos hecho...



Gaurko kronika bezala... Neska-mutilei, begiraleak abestu dizkiegun bertso batzuk...
Como crónica de hoy... Unos bertsos que los monitores les hemos cantado a los niños/as y jóvenes...


Monitoreak hasiak gara
Gu orain bertso kantuan
Ehun lagun gaude elkarturikan
Lau mahaiaren inguruan
Nahiz eta batzuk askorik ez jan
Gaur gaueko otorduan
Gu baino hobe gutxi dauzkagu
Oraintxe bertan munduan.

Hamar egunez disfrutatuaz
Denok elkarrekin klaro
Lau kartulina, bi baloi eta
Denak gustura zeharo
Hemen ez ditu inork ekarri
Sei euro baino gehiago
Hori horrela izanagatik
Hemen krisirik ez dago.

Zuei eskerrak ematea da
Geratzen zaigun bakarra
Egun hauetan bizi baitugu
Esperientzi ederra
Ikusi dugu zuen indarra
Parrea ta irrifarra
Horixe dugu bizi honetan
Segi behar den Izarra.